Albisteak 2015

BEREZIAK

30 Mar 2015

Nazioarteko aroma Orian

Nazioarteko aroma Orian

Gizonezkoen 12 ontzi eta emakumezkoen 8 izango dira larunbat honetan Orioko Nazioarteko Estropadan

Datorren larunbatean 16.15etatik aurrera Orioko udalerri gipuzkoarrean aulki mugikorreko XVI Nazioarteko Estropada jarriko da jokoan, +8ko modalitatean, eta bertara gerturatuko dira Europako puntu desberdinetatik etorritako ontziak. Talde mirotzaren fundazioaren 50. urteurrenaz baliatuz 2009tik jokatzen ez zen estropada hau antolatzeari ekin diote. Orain artean jokaturiko 15 estropadetan aulki mugikerrean erreferentzia diren Cambrigde, Oxford, Munich edota Floridako ontziak ikusi ahal izan dira besteak beste

Aurtengo edizio honetarako, gizonezko estropadan izango dira Portugaleko Caminhense (2006 eta 2008ko edizioetako txapelduna); Ingalaterrako Cambridge (txapelduna 1969 eta 1974an) eta Molesey ; Frantziako EN Bordeaux; Kataluniatik Banyoles eta Amposta; Galiziatik Tui-Miño; RC Labradores eta CN Sevilla Andaluziatik; eta Baionako Aviron Santiagotarrak eta Orio Babyautoren etxeko ontzia (txapelduna 1968, 1989, 2001, 2001 eta 2004ean). Emakumezkoaren estropadari dagokionez, 4x modalitatean izango da eta etxeko Orio Babyautoren ontziarekin batera, Kataluniako Banyoles eta Amposta, Galiziako Tui-Miño, Andaluziako RC Labradores (2008) eta CN Sevilla, Baionako Aviron eta Santiagotarrak lehiatuko dira.

Irteera Arraunetxearen parean izango da eta helmuga, aldiz, herriko plazan izango da. Honek, bertara gerturatzen diren ikusleei lurretik estropada ikusteko aukera emango die. Gainera Oriora gerturatu ezin direnentzat estropada ETB bitartez ikusi ahal izango da.

Itzuli