Albisteak 2015

ELKARRIZKETAK

18 Mar 2015

San Pedro Ecolmare, sailkapen erdialdeko lasaitasunaren bila

San Pedro Ecolmare, sailkapen erdialdeko lasaitasunaren bila

Talde pasaitarreko entrenatzaile den Aitor Balda, San Miguel Ligako denboraldi berria prestatzen ari da talde berritu batekin

Aitor Balda entrenatzaile gipuzkoarra, bost urteren ondoren, hazten ikusi zuen taldera etxera bueltan da, 'Libia'ren agintea hartzeko. Aurtengo traineruan, besteak beste, Urko Kortajarena, Mikel Arostegi, Haitz Ortiz, Urko Andueza, David Iglesias edota Ioritz Orbegozo bezalako arraunlari berriak bateratu dituzte. Taldea sasoi onean dago eta entrenatzailea oso pozik dago arraunlariak egiten ari diren lanarekin, eta beraz baikor agertzen da klub morearentzat arrakastatsua izan daitekeen denboraldi honen aurrean.

Baldaren helburuetako bat San Miguel Ligako denboraldia gogor hastea da eta “ahalik eta lanik onena egitea taldearen filosofia jarraituz”. Honela, aurten sailkapeneko leku lasaietan egotea espero du talde pasaitarrak lehenengo zortzien barnean mantenduz, lehengo urteko emaitzak hobetuz. Baina arretaz egon bejar da, Baldaren esanetan, lehenengo lauen atzetik “lehia gogorra egongo baita”.

Itzuli