Albisteak 2015
ELKARRIZKETAK
11 Mar 2015
"Lehenengo txanda menderatzea da erronka"
San Miguel Ligan mantentzeko helburuarekin prestatzen ari da denboraldia Dani Pérez, Astilleroko entrenatzailea
San Miguel Ligako denboraldi berria estutasun handirik pasa gabe ahalbidetuko dion aldaketa ziklo batean murgildu da Astillero. Egiteko honen gidari izan dadin aukeratu dute Dani Pérez entrenatzaile galiziarra, Tiranen egon ondoren bertan lortutako arrakastak berdindu nahi ditu Astilleron. Tiranen, hain zuzen ere, 2013. urteko San Miguel Ligan entrenatzaile onenaren saria jaso zuen, beste taldeetako entrenatzaileek aukeratu zutelarik.
Denboraldi amaieraren ondoren izandako baja ugarien ondoren, talde kantabriarrak izen berriak gehitu ditu taldera, adibidez lehengo urtean Dani Pérezekin Tiranen egondako Pablo Miranda eta David Costa, Jonatan Castanedo patroia edota Álvaro Nistal. San Miguel Ligako denboraldiari dagokionez, entrenatzaile galiziarra dio helburua maila mantentzea dela, baina "erronka lehenengo txanda menderatzea da". Bestalde, Dani Pérezen esanetan berdintasuna izango da aurten ere denboraldiaren ezaugarri nagusia eta "ezin da jakin zein talde menderatu ditzakezun".