Albisteak 2015
LEHIAKETA
24 Ots 2015
Hirugarrena ere Sanxenxon
Uztailak 4ean, Pontevedrako herria berriz San Miguel Ligako protagonista izango da eta bertan III Bandeira Nauta Sanxenxo jokoan jarriko da
Sanxenxo, hirugarren urtez, San Miguel Ligako egutegian izango da III Bandeira Nauta Sanxenxo estropadarekin. Hau, uztailak 4ean jokatuko da eta Galiziako estropadeei hasiera emateko izango da. Horiek horrela, Pontevedrako herrialdeak, udaran turismoaren erreferentzia-puntua den herrian, bere uretetara traineruetako espektakulu onena eramango du.
Bestalde, María Isabel Gonzálezek, Sanxenxoko kirol zinegotziam, dio “aukera paregabea da” San Miguel Liga Sanxenxon hirugarren urtez izatea eta baita dio azkenengo bi urteetan egin diren jardunaldiak “oihartzun handia” izan dituztela. “Galiziako erakustokia izatea nagi dugu San Miguel Ligarako eta, baita, erakustea jendeari hemen arraunari babesa ematen diogula”, dio Gonzálezek. Etorkizunerako ez ditu nahi mugak jartzea eta dio, beraien asmoa dela San Miguel Ligarekin segitzea “mugagabe”.