Albisteak 2020
ELKARRIZKETAK
22 Eka 2020
Irabazteko gosea
Jon Elortegik Bermeo Urdaibai Avia taldearen gidaritza hartuko du Eusko Label Ligako denboraldi berri honetan
Txalupa guztiak uretan daudela, eskifaiako kideek A Coruñako uretan izango den debuta iristeko orduak kontatzen dituzte, bertan jarriko baita martxan Eusko Label Ligaren 2020ko denboraldia.
Bermeo Urdaibai Avia da errebindikatzeko gogorik handiena duen klubetariko bat; izan ere, aurreko denboraldian ‘txoek’ espero zutena baino askoz ere beherago egon ostean, uda honetan garaipenaren bidera itzuli nahi du.
Horretarako, beste gizon bat iritsi da taldearen burura. Jon Elortegi, Deustuko entrenatzaile ohia eta 'Bou Bizkaia' ko arraunlari ohia, Bermeoko traineruaren buru jarri da, eta uda honetan "hiruzpalau aldaketa" egin ditu iazko denboraldiarekin alderatuta. Elortegiren arabera, "Aldaketa horiek ondo ordezkatu dituzte" eta taldea indartuta atera da.
Barrikako entrenatzaileak bere mutilek duten "irabazteko gosea" azpimarratu du, "ziurgabetasunez" beteriko denboraldi honetan lagunduko dielako. Aurkariei dagokienez, Elortegiren ustez, "Jarraitutasun batetik datozen taldeek, hala nola Orio Arraunketa Elkarteak eta GO fit Hondarribiak, abantaila bat dute", eta horiei Santurtzi Transportes eta Gruas Aguado gehitu zaizkie, CaixaBank Koroa eskuratzeko faboritoen hirukotea osatzeko.