Albisteak 2019
ELKARTEA
10 Api 2019
ACT eta Zarautz, lau urte gehiagorako erlazioa
Elkartea eta udaletxe gipuzkoarrak udara garaiko jornada bikoitz famatua lau urte gehiagoz egutegiaren barnean jarraitzeko akordioa berritu dute
ACT eta Zarautzen arteko erlazioa beste lau urtez luzatzen da. Atzo herri gipuzkoarreko udaletxean sinatu zen akordioaren berritzearen ondorioz, 2022. urtera bitartean, Eusko Label Liga eta Euskotren Ligako egutegien barnean izango da Zarauzko estropada.
Estropadda hau arraunaren maila gorenaren txapelketaren parte izan da hau sortu zenetik 2003an, non Astillerok lortu zuen lehen garaipen hori. 2006az geroztik, gaur egun ezagutzen dugun jardunaldi bikoitzaren formatura pasa zen, eta ordundik Kaiku, Orio Babyauto, Castro, Urdaibai Avia eta GO fit Hondarribiak lortu dute bertako bandera astintzea.
Berritzen honekin, bai ACTk eta baita Zarauzko udalak ere emozioa, ikuskizuna eta berdintasunagatik apostua egiten jarraituko dute Zarauzko Estropaden bitartez. Borja Rodrigo, Elkarteko presidentea, eta Xabier Txurruka, Zarauzko alkatea, izan dira akordio hau sinatzeko arduradunak. Alkateak Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak udalerri gipuzkoarrarentzat udaran daukaten garrantzia nabarmendu nahi izan du. Bestalde, presidenteak, Zarautz bezalako estropada-eremu bati jarraipena emateak sortzen duen prestigioa azpimarratu du.