Albisteak 2017

BEREZIAK

23 Eka 2017

Ay, Koroa!

Ay, Koroa!

Denboraldi berri honetako iragarkia estreinatzen dugu, eta bertan, gure taldeak CaixaBank Koroa lortzera bultzatzen dituzten ametsak dira protagonista
 

Ematen dugun pausu bakoitzeko, joaten eta etortzen diren istorioak daude. Istorio horiek, beraien sorreratik, prozesu eta zentzu bat dute. Gure protagonisten ametsen kasuan ere, gauza bera gertatzen da. Uda osoan zehar eskaintzen dizkiguten irudien atzean, sakrifizio eta isiltasun prozesuak ezkutatzen dira. Horiek, ordea, zergati desberdinekin lagunduta doaz. Azken horiek dira, hain zuzen ere, beraien borroka horretan aurrera egitera bultzatzen dituztenak.

Traineruen arteko lehia goreneko Eusko Label Ligako edizio berri honi hasiera ematen dion spot honetan, zehazki, 12 klubek adierazten digute, zer den ahalbidetzen dietena CaixaBank Koroa lortzeko ametsa aurrera eramatea. Koroa honek, arraunlariek bezalaxe, sorkuntza prozesu luzea eta sakrifikatua du, ahalik eta baldintza egokienetan iristeko momentu haundira. Iragarkiak dioen moduan, eztarriak irrikaz daude, maitasunez itotzeko beldurrik gabe, kantatzeko… ¡Ai, Koroa! 

Itzuli