Albisteak 2015
LEHIAKETA
19 Eka 2015
Euskadi Basque Country III. Bandera Malagara doa
Euskadi Basque Country III. Bandera momentuko 12 traineru hoberenak Mediterraneo uretatik arraun egitera eramango ditu
Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak Donostian daukan egoitzan, datorren ekainaren 28an Malagako uretan lehiatuko den, eta San Miguel Ligaren hasiera markatuko duen, Euskadi Basque Country III. Banderaren aurkezpena ospatu da. Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea; Mertxe Garmendia, turismo zuzendaria; Arantza Madariaga, Basquetourreko zuzendaria; eta, Pedro Andueza, ACTko Presidentea, aurkezpen honen arduradun izan dira.
Euskadi Basque Country III. Banderak kokapen berri bat estreinatuko du La Malaguetako hondartzan. San Miguel Ligan parte hartzen duten 12 taldeak eguerdiko 12etatik aurrera lehiatuko dira, hiru txandatan banatuta. Txanden zozketa datorren ekainaren 25an Malagan burutuko den aurkezpenan egingo da. Estropada ETB1, TVG eta 101 TVren bitartez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.
Estropadaz gain, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak zehaztu duen bezala, astebukaera osoan zehar ekintza gehiago antolatu dira, 26tik 28ra. Besteak beste, Herri Kirol probak, ergometro lehiaketa, dastaketa gastronomikoa eta orotariko musikaz gozatu ahal izango da. San Miguelen laguntzari esker, besteak beste We Are Standard, talde getxotarrak, musika taldearen kontzertua egongo da Muelle Uno eta Paseo de La Farolaren arten kokaturik egongo den villagen.
Pedro Anduezak, ACTko presidentea esan duen bezala, Malagako irteera apostu berri bat eta bide honetik, Elkarteak bere estrategia mantetzen du. Estropada hau Malagara eramatearen ekimena Basquetour (Turismoko Euskal Agentzia), Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordetza eta San Miguelez laguntzaz lortu da.