Albisteak 2021
LEHIAKETA
25 Abu 2021
Igandean XXXIX. Bandeira Concello de Moañaren txanda izango da
Hemezortzigarren jardunaldia jokatu ondoren, hainbat taldek agur esango diote aurtengo Eusko Label Ligari
Abuztua amaitzen ari da, eta horrekin batera Eusko Label Liga denboraldi amaierara heltzear da, eta asteburu honetan, hileko azken bi jardunaldien txanda da. Aresek eta Moañak hartuko dituzte asteburu honetako jardunaldiak, eta horien ostean, Eusko Label Ligak azken lau traineruak agurtuko ditu: Zarautz Gesalaga-Okelan, SD Tiran Pereira, Lekittarra Elecnor eta CR Ares.
Concello de Moaña XXXIX. Bandeira aurkeztu da gaur goizean hiriko Udetxean, eta bertan izan dir Leticia Santos Moañako Alkatea, Fandikostako Gerente den Adrian Mosquera eta SD Tiraneko diruzaina Santos Hernández.
Jardunaldia abuztuaren 29an, igandean, hasiko da, 12:13etan, lehen txandako lau traineruekin, hau da, CaixaBank koroako azken lau sailkatuak, Zarautz Gesalaga-Okelan, SD Tiran Pereira, Lekittarra Elecnor eta CR de Ares. Ondoren, CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai AVIA eta Orio Orialki traineruen txanda izango da, eta Eusko Label Ligako lau traineru onenak izango dira lehian ohorezko txandan, Zierbena Bahias de Bizkaia, Donostiarra Amenabar, GO fit Hondarribia eta Santurtzi T. y G. Aguado.