Albisteak 2016

LEHIAKETA

14 Ira 2016

Bukaeraren bezpera

Bukaeraren bezpera

Bermeo Hiriko XXXIV. Bandera larunbat honetan 18.00etatik aurrera jokoan jarriko da eta playoffaren hasiera emateko balioko du

Bermeok larunbat honetan Bermeo Hiriko XXXIV. Bandera jasoko du, San Miguel Ligako hemezortzigarren jardunaldiari dagokion estropada hain zuzen. Bizkaiako herriak emozioz beteriko jardunaldia ikusteko aukera izango du, izan ere, etxeko taldea den Urdaibai Aviak eta NT2 Hondarribia CaixaBank Koroaren lehian bi puntu soileko tartean daude. Zita hau, ohikoa den moduan, hiru mila nautikoko distantzian arraun egin beharko dute, lau luze eta hiru ziaboga eginez Bermeoko espigoiaren aurrean kokaturik egongo den estropada eremuan.

Tandak San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera antolaturik egongo dira, horrela, lehen txandan, Cabo, Astillero, Tirán Pereira eta Orio Babyauto arituko dira. Ohorezko txandan ordea, San Juan Iberdrola, Kaiku Producha, NT2 Hondarribia eta Urdaibai Aviak nor baino nor lehiatuko dira. Bandera jokoan jarri baino lehen, igoera faseko playoffaren lehen jardunaldia jokoan jarriko da, bertan, CR Aresek, Ondarroa AEk, Kaiarriba AEk eta Portugalete Eulenek parte hartuko dute. Lau talde hauek, erlojupekoan denborarik onena egitea bilatuko dute jokoan jartzen diren bileteetako bat lortzeko nahiarekin.

Gaur goizean XXXIV. Bermeo Hiriko Banderaren aurkezpena ospatu da eta bertan Urdaibai Aviako lehendakaria den Agustin Fernandez eta Bermeoko Kirol Zinegotzia den Irune Ormaetxea egon dira. Biek ala biek, zaletuak estropadaz disfrutatzeko deialdia egin dute eta espigoaren obrak direla eta, bertako sarbidea itxita egongo denaren berri eman dute. Hala ere, zaletuak non sartzeko lanean ari dira eta hurrengo ordutean non kokatuko dituzten argitaratuko dute.

Kontsultatu estropadaren dossierra

Itzuli