Albisteak 2013

BEREZIAK

24 Abu 2013

ACTren PRENSA OHARRA

ACTren PRENSA OHARRA

Azken egunetan ACT Traineru Kluben Elkartea dopin kontuetan behar adina zorroztasunarekin jarduten ez dela dioten adierazpenak azaldu dira komunikabideetan, eta adierazpen horien harira, elkarteko bazkide diren klub guztiek bere desadostasuna jakinarazi nahi dute publikoki.

Inputazio larri horiek ez datoz bat errealitatearekin, ACT Traineru Kluben Elkarteak konpromiso zorrotza erakutsi baitu betidanik dopinaren aurkako borrokan eta kirolarien osasuna babesteko alorrean.

Traineru Kluben Elkarteak bere atsekabea azaldu nahi du, adierazpen horien ondorioz, gure elkartearekin eta arraunarekin bat ez datorren irudia erakusten delako gure babesle, laguntzaile eta jendartearen aurrean.

Itzuli