Albisteak 2010
LEHIAKETA
04 Abu 2010
TIRAN ETA ZUMAIAREN ESPEDIENTEAK
Gaur, abuztuak 4an, ACTko epaileak Tiranen aurkako erresoluzioa eman du, bertan 2.002€ko zigorra ipini dio talde galiziarrari Moañan, uztailak 17an antolatutako estropadan, balizajean eta tribunetan izan ziren akatsengatik.
Era berean, epaileak, Zumaia Arraun Elkarteari diziplina espedientea ireki dio abuztuak 1ean jokatutako estropadan balizak ipintzean izandako akatsengatik, bertan, Aita Mari AE zen estropada eremua antolatzeko arduradun nagusia. Espediente berri hau ezohiko prozeduran bideratuko da eta zigorren bat ekarri lezake Diziplina Araudiaren urratze larria izan daitekeelako. Orain, klubak bere defentsarako 4 egunetako epea izango ditu.