Albisteak 2026
ELKARTEA
18 Eka 2026
Arraunaren goi-maila hemen da
Eusko Label eta Euskotren Ligen aurkezpen gala ostiral honetan ospatuko da, Donostiako Aquariumean.
Bederatzi egun falta dira ACTek antolatutako lehiaketak hasteko eta data hauetan ohikoa denez, bihar, ostirala, Euskotren eta Eusko Label Ligen aurkezpen gala egingo da.
Agintariak, babesleak, arraunlariak, klubetako ordezkariak, komunikabideak… Donostiako Aquariumean izango dira 2026ko denboraldiari ongietorria emateko asmoz.
Sara Gandara kazetariak zeremonia-maisu lanak egingo ditu Pirata saxofonista ondoan duela. Iazko txapeldunek, Orio Orialkik eta Donostia Arraun Lagunakek, CaixaBank koroaren eta Euskotren trofeoaren erreplika bana jasoko dituzte hurrenez hurren.


