Albisteak 2024
LEHIAKETA
24 Abu 2024
Getariak Eusko Label Ligako lehen bandera eskuratu du Ondarroan
Unax Eizagirrek gidatutako trainerua bigarren txandan lehiatu da eta 4 segunduko errentarekin nagusitu zaio Oriori.
Getariak Eusko Label Ligako lehen bandera eskuratu du gaur Ondarroako uretan, estropada ikusgarri batean. Eguraldi petralari egin behar izan diote aurre arraunlariek, batez ere ohorezko txandan aritu diren traineruek. Gaur, lehen 4 postuetan bigarren txandako 4 traineruek amaitu dute: guztietan azkarrena Getaria izan da 21.19,16 denboran helmugaratuta eta Oriok 4 segundo geroago gelditu du kronoa. Hirugarren eta laugarren postuak Ondarroak eta Lekittarrak eskuratu dituzte, 21:29,88 eta 21:55,56ko denboratan ailegatuta, hurrenez hurren.
Eusko Label Ligako sailapenari erreparatuta, honelaxe daude gauzak: Bermeo Urdaibaik lehen postuan jarraitzen du 192 punturekin, bigarren postua Zierbenarena da 167rekin, Donostiarrak hirugarrenean 192 ditu, eta puntutan berdinduta daude Hondarribia eta Orio 147rekin.