Albisteak 2024
LEHIAKETA
21 Abu 2024
Larunbat honetan jokatuko da XL. Ondarroako Bandera / Cikautxo Sari Nagusia
Eusko Label Ligako 17. jardunaldia larunbatean, abuztuaren 24an jokatuko da, Ondarroan.
Eusko Label Ligako zirkuituaren parte den ekitaldi hau Cikautxo S.Coop-en eta Ondarroako Udalaren babesarekin eta lankidetzarekin egingo da, eta arraun zaleentzako egun ederra izango da.
Estropada 18:15etan izango da, eta zaleek lehen lerroan goza dezaten, portua zabalik egongo da ikusle guztientzat (antolakuntzakoen oharrak jarraitu).
Ekitaldiaren puntu nabarmenak:
• Kokalekua: Estropada Ondarroako badia zoragarrian ospatuko da, maila goreneko lehiarako ingurune paregabea eskainiz.
• Zaleen Gunea: Urtero bezala, Zaleen Gunea Itsasaurre plazan jarriko da, eta zaleek hainbat jardueraz gozatu ahal izango dute (pantaila erraldoia, Eusko Label Produktuak, Keler garagardoa, elkarteko denda...).
"Beste urte batez, Ondarroa arraunaren epizentro bihurtuko da LX. Cikautxo Sari Nagusiaren ospakizunarekin. Kirolaren eta tokiko tradizioaren onena nabarmentzen duen ekitaldi zirraragarri honetaz gozatzera eta elkarteko kamisetarekin kalera ateratzera gonbidatzen ditugu zale guztiak", adierazi dute Ondarroako Arraun Elkartetik.