Albisteak 2024
LEHIAKETA
07 Abu 2024
Euskotren Liga eta Eusko Label Liga Hondarribira helduko dira larunbatean
Gaur eguerdiko 12:00etan, Hondarribiako udaletxean, datorren asteburuan jokatuko diren Banderak aurkeztu dira. Igor Enparan Hondarribiko alkatea, Jon Vila Gipuzkoako Mapfre enpresako zuzendari komertziala, Norberto Emazabel Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako presidentea eta Joxemi Elduayen arraun elkarteko presidentea bertan zirela.
Hondarribiko presidenteak estropadaren alderdi teknikoenak azaldu ditu lehenik eta behin, eta, batez ere, estropada hauek abuztuan antolatzeak hiriarentzat suposatzen duen esfortzu handia azpimarratu du, Hondarribia jendez gainezka dagoenean.
Jarraian, eskerrak eman dizkie estropada hauek antolatzea posible egiten duten boluntario guztiei eta, bereziki, Hondarribiko Udalari, Arrantzaleen Kofradiari eta Seguros MAPFRE eta Grupo BALFEGO babesleei.