Albisteak 2023

ELKARTEA

18 Abe 2023

Txapeldunen omenez

Txapeldunen omenez

CaixaBankek Eusko Label eta Euskotren Ligetako txapeldunen irudiekin tematizatu ditu Bermeoko eta Donostiako bulegoak.

CaixaBankek, Euskotren eta Eusko Label Ligetako babesle nagusi gisa urtero burutzen duen ekimenari jarraipena eman dio aurten  ere. Hori dela eta Donostiako Urbieta Kalean dagoen bulegoa aurtengo Euskotren Ligako txapeldunen irudiekin jantzi du eta bertan omendu ditu Donostia Arraun Lagunakeko arraunlariak. Eusko Label Ligako txapeldunei dagokienez, hurrengo egunetan jarriko dute diseinu berria Bermeoko Prantzisko Deuna Atea plazako bulegoan.

Finantza-erakundeak Donostiako bulegoan Lugañenekoei egindako omenaldian bertan izan dira Arraun Lagunakeko zenbait ordezkari, baita Emilio Cuadrado ere, Donostialdeako CaixaBankeko Negozio Arloko zuzendaria. "Uda hau beti gogoratuko dugu Euskotren Ligan 8 traineru nabigatzen ikusi ditugun lehen aldia izateagatik. Gainera, jardunaldi ederrak eta parekatuak izan ditugu, eta niri, traineruen zale naizen aldetik, ez zaizkit erraz ahaztuko. Eta, batez ere hau, traineru bat nabarmendu da guztien gainetik. Donostia Arraun Lagunak taldeko neskak bigarren aldiz nagusitu dira", azpimarratu du Cuadradok.

CaixaBankentzat Donostiako emakume arraunlariek erakutsitako "konpromisoa eta talde-lana" adibide dela gaineratu du. CaixaBankeko Negozio Arloko zuzendariak amaitzeko esan duenez, "ohorea da gure bulegoa CaixaBanken hain gure sentitzen dugun espiritu horrekin tindatzea".

Itziar Eguren Donostia Arraun Lagunak elkarteko presidenteak ere poztasuna adierazi du CaixaBanken ekintzaren aurrean: "Gu bezalako klub batentzat, Donostia erdigunean, gure neska txapeldunen argazkiak eta egotea ohore handi bat da. Oso, oso, oso pozik gaude". Egurenek are garrantzi handiagoa ematen dio txapelketari, lehen Euskotren Liga baita zortzi parte-hartzailerekin, "espektatiba handiak zeuden ikusteko ea nola garatzen zen eta egia esan lehenengo zortziko liga honetan txapeldun izateak beste puntu bat ematen du".

Eguren bat dator Cuadradorekin, eta oso liga lehiatua izan dela dio eta gaineratu du ikusten dela klubak "benetan hasi direla emakumezkoen taldeei ere dagokien indarra eta esfortzua eskaintzen".

Ania Pérez arraunlariak Urbieta kaleko bulegoko irudiek erakusten duten sakrifizioa goraipatu du: "Sekulako sakrifizioa egin dugula adierazten du honek, gure lorpenaren erakusle da. Ohore bat da irabazi izana eta guzti honek sinbolizatzen duena".

Perezek, amaitzeko, esan du "buru-belarri" prestatuko direla 2024an "guztia lortu arte" borrokatzeko.

Posterrak Donostiako eta Bermeoko CaixaBank bulegoetan
Zaletuek Arraun Lagunaken posterrak doan eskuratu ditzakete Donostiako Urbieta kaleko 32. zenbakian dagoen bulegoan. Bermeoko Prantzisko Deuna Atea Plazako bulegoan, berriz, Bou Bizkaiako txapeldunena eraman ahal izango dute.

Itzuli