Albisteak 2023
DIZIPLINA
02 Aza 2023
Laudo arbitrala
Atzo, 2023ko azaroaren 1ean, Traineruen Elkarteko (ACT) Arbitroak bere garaian Itsasoko Ama Klubeko Cristian Garma eta Alberto Landa arraunlariek, ACTko diziplina-epaileak 2023ko abuztuaren 8an 5/2023 diziplina-espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztutako errekurtsoa PARTZIALKI ONESTEA ebatzi du. Ebazpen hori 2/2023 zenbakiko arbitraje-espediente gisa izapidetu da, eta honako hau erabaki da:
a) ACTko Diziplina Epaile Bakarrak Cristian Garma jaunari ezarri zion MILA ETA BAT (1.001 €) euroko ISUNARI EUSTEA, indarrean dagoen araudiaren araberakoa dela iritzita.
b) Alberto Landa jaunari ezarritako ZIGORRA ALDATZEA, bere jarrera arau-hauslea Garma jaunaren aurkako tentsio-egoera bat sortzera mugatu zela iritzita, izan ere, iruzkin desegoki edo garrasiren bat egin zuen, eta, batez ere, Garma jaunaren eraso batetik defendatu zelako eraso-saiakera batekin, eta, beraz, ez zelako izan 14 a) artikuluan aurreikusitako arau-hauste oso larria, ez eta larria ere, baizik eta 15. artikuluko c) idatz-zatian aurreikusitako arau-hauste arina, "Oso larritzat edo larritzat jotzen ez diren kirol- edo elkarte-arauen aurkako ekintza edo omisio argiak egiteari" dagokiona. Horiek horrela, eta Diziplinako Epaile Bakarrak kontuan hartu zituen inguruabar aringarriak aintzakotzat hartuta, eta, gainera, arbitraje-prozeduran elkarlanerako jarrera osoa izan zuela, Epaileak uste du, Diziplina Araudiaren 18. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Alberto Landa jaunari 4. paragrafoan aurreikusitako OHARTARAZPENA zehapena dagokiola, 18-4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.