Albisteak 2023
DIZIPLINA
22 Urr 2023
Zigorra dopinarengatik
2023ko urriaren 19an, ACTko Diziplina Epaileak emandako ebazpenaren arabera, epaile berberak urriaren 2an ateratako 7/2023 diziplina-espedientean emandako ebazpena berretsi du. Emaitza honen arabera, ACTko diziplina araudiko 17. artikuluarekin bat eginez, espediente horren xede den arraunlariari inhabilitazio-zigorra jarri zaio ACTk antolatutako hurrengo 4 estropadetan, ACTko diziplina araudiko 14. artikuluko O atalean aurreikusten den urratze larri batengatik.
Ezarritako zigorra, Zarauzko Ikurriñaren lehen jardunaldian (2023-08-19) dopinaren kontrako kontrol batean emandako emaitzarengatik izan da, 11/2021 Lege Organikoak debekatutako sustantzia bat aurkitzeagatik, benzoilecgonina hain zuzen ere (kokainaren metabolitoa).
Era berean, Diziplina Epailearen erresoluzioak dioen moduan, arraunlariak dopinaren kontrako kontrola egin beharko du bere kabuz, zigorra beteta, lehen estropadan parte hartu aurretik.