Albisteak 2022
BEREZIAK
03 Abe 2022
EiTB Maratoiarekin bat
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako taldeek bat egiten dute gure babesleak abian jarri duen EiTB Maratoia-rekin. Aurten abenduaren 15era luzatuko den kanpaina, esklerosi anizkoitzari aurre egiteko baliatuko du ETBk, eta bertako partaide izan dira gure bi lehiaketetako taldeak.
Horrela, datorren denboraldian parte hartuko duten kirolariek bate gin dute bi ildo dituen kanpainarekin; batetik, gaixotasunaren ikerkuntzarako bideratuko diren dohaintzak jasotzea, eta bestetik, abenduaren 15ean amaituko den informazio eta sentsibilizazio kanpaina burutzea.
Hau honela izanik, hemen gure taldeekin osatutako bideoa: