Albisteak 2021

ELKARTEA

02 Abe 2021

"Eusko Label Ligan jarraitu nahi dugu"

"Eusko Label Ligan jarraitu nahi dugu" "Eusko Label Ligan jarraitu nahi dugu"

Zuzendaritza Batzordean hainbat aldaketa eginda, CR Aresek azken denboralditan egiten ari den proiektuari jarraipena ematen jarraitu nahi du 

German Sanchez izango da berriz ere CR Areseko presidentea datozen denboraldietan. Urri amaieran egindako batzarrean hautatu zuten, baina azaroaren amaierara arte ez du Zuzendaritza Batzordea osatu. Batzorde berrian hainbat aldaketa izan diren arren, azken urteotan egiten ari diren lanari jarraipena emango die.

Lehen hilabete honetan, Jose Manuel Monterok, Zuzendaritza Batzorde berriko presidenteorde eta idazkariak, "botere-eskualdaketa egin dugu. Zuzendaritza Batzorde berria osatzen amaitu berri dugu, aste hauetan bilera asko izan ditugularik. Egunerokoan hainbat arlo ezberdinetan lanean gabiltza, eta guztien gainetik German, presidentea, dena koordinatzen ari da", Monteroren esanetan.

Kirol arloan, Monterok proiektuaren jarraipena "erabatekoa" dela ziurtatu du. Juan Manuel Vidalek zuzendari tekniko izaten jarraitzen du, eta Jose Manuel Pelaez `Pendok, entrenatzaile. Gainera, "baja gutxi ditugu arraunlarien artean, eta utzita izan ditugun kirolariak etorriko diren errefortzuekin batera, Eusko Label Ligan jarraitu nahi dugu. Lehenengo txanda irabaztea edo bigarrenean egotea da asmoa, baina badakigu ez dela erraza izango", onartu du Monterok.

Taldea entrenatzen ari da egun hauetan. Bi traineru atera ahal izan dituzte uretara denboraldi-aurreko lehen egunetan, eta "egun hauek teknika lantzeko eta izango ditugun kirolari berriekin teknika zehazteko baliatzen ditugu entrendu hauek", adierazi du idazkariak.

Proiektuari dagokionez, Monterok harrobiaren garrantzia azpimarratu du. "Gurasoekin bilera asko egiten ari gara. Ares bezalako klub batentzat oso garrantzitsua da harrobi sendoa izatea, eta horregatik, Enrique Anton teknikariarekin lan egiten ari gara eskolarekin", Monterok dioenez.
 

Itzuli