Albisteak 2017
BEREZIAK
18 Urr 2017
AEPSAD eta ACT norabide berean nabigatzen
Akordioak ACTn pasaporte biologikoa ezartzea ahalbidetzen du
Arratsalde honetan Donostiako Aquarium-a izan da denboraldi honetan martxan jarri den ACT eta Osasunaren Babeserako Espainiar Agentziak (AEPSAD) arteko akordioaren aurkeztu den lekua. Honen bitartez, Eusko Label Ligan doping-aren aurkako plan berria ezarri da, non maila goreneko taldeei eta playoff-ean parte hartu nahi duten taldeei egingo zaizkien kontrolak dauden, sustantzien kontsumoa edota kirolean debekaturik dauden metodoak bilatzeko.
Kontrol hauek denboraldian zehar eta denboraldiz kanpo egin izan dira, gernu eta odol laginekin. Berritasun nagusia ACT ezarri den ADAMS (AntiDoping Administration Management System) plataforma da, veste txapelketa profesional batzuetan egiten den bezala. Munduko Doping-aren Aurkako Agentziak (WADA-AMA) eraturiko web atari baten bitartez kirolariek euren lokalizazioaren berri ematen dute eta erabilera terapeutikorako baimenak tramitatzen dira. Gainera, egin behar diren kontrolen koordinazioa baimentzen du kontrol hauek egiteko arduradunak diren agentzia nazional eta internazionalen artean.
150 kontrol baina gehiago
Aurkezpen saio honetan izan dira José Luis Torreros, AESPADeko Zuzendaria; Jesús Muñoz-Guerra, AESPADeko Doping-aren Kontrolaren Departamentuko Zuzendaria; Borja Rodrigo, ACTko Presidentea; eta Juan José Badiola, ACTko Doping-aren Aurkako Organuaren arduraduna. Ekitaldi honetan, denboraldian zehar kirolariek egin dituzten 150 kontrol baina gehiagoren berri eman da. Honela, Eusko Label Ligako 11 jardunaldietan jaso egin dira kontrol hauek, txapelketaz kanpo egin diren ehun baino gehiago misioekin bat egiten dutenak. ACT eta AESPADek elkarlanean egindako kontrol hauetaz aparte, AESPAD berak eta Doping-aren Aurkako Euskal Agentziak (AVA), paraleloki eta euren programei erantzunez, gure kirolariei ere kontrolak egin dizkiete.
Denboraldiaren uneari erreparatuz, Eritropoyesis-aren Agente Estimulagarrien (ESA´s) edota Hazkundearen Hormona aurkitzeko analisi zehatza egin dira, Munduko Doping-aren Aurkako Agentziaren, Kirolen Analisi Espezifikoen Dokumentu Teknikoak ezartzen duen bezala – TD2014SSA. Denboraldi honetan, doping-aren aurkako laborategiek eskura dauzkaten teknikak erabiliz, egindako analisi guztiek negatibo eman dute.
Gaur egungo kirolaren munduan daukan garrantzia jakinik, ACTren nahi eta borondatea da, datorren denboraldietan zehar bere txapelketen barnean doping-aren kontrolaren programarekin jarraitzea.