Albisteak 2016
BEREZIAK
18 Abe 2016
Festa handi bat urtea agurtzeko
ACTko traineruak bandera eraman du estropada 5'59" denborarekin, Prentsakoa ordea, 6'05" marka lortu du
Pasaiak gaur goizean San Miguel Liga eta Euskotren Ligako berriak eramaten dituzten kazetarien eta ACTko zuzendarien arteko estropada berezi bat izan du. Beroketa egin eta gero, traineruak prestatzera abiatu dira. Ontziratzea eta gero, bi traineruek berotze ariketak egin dituzte. 11.00ak aldera, epaileek irteera eman dute estropadari eta ACTk bere branka erakutsi nahi izan du. Bi traineruak ez dute estropadaren erritmoa galdu eta lehenengo zatian parez pare joan dira. Azkenengo metroetan, zuzendarien traineruak bere erritmoa ezarri du eta aldea hartu du garaipena lortuz 5'59" denborarekin. Prentsakoek, bestalde, 6'05" marka egin dute.
Traineru garailean Eugenio Fernández, Julio Alberto Rañales, Óscar García, Jokin Amilibia, Pedro Olmedillo, Juan Mari Etxabe, Anjel Etxaniz, Jokin Arrasate, Ander Iurrita, June Mikeo, Joserra Barbazán, Ainhara Plazaola, Nagore Claramunt eta Beñat Bamio aritu dira. Prentsakoan berriz, Ander Egaña patroi lanetan, eta arraunean Xabier Martínez, Jokin Victoria de Lecea, Alfonso Herrán, Oskar Ortíz de Guinea, Aitor Manterola, Xabier Larrañaga, Beñat Miranda, Xabi Zubiri, Sebastian Gallego eta San Juan Iberdrolako arraunlariak, Mikel Alfaro, Gari Sagarzazu, Ion Arbona eta Imanol Arregi. Jardunaldia bukatzeko, San Juan Iberdrolako egoitzan hamaiketako bat egin da eta ACTko presidenteak, Pedro Andueza, bere zuzendaritza batzordearekin, bertaratu diren guztiei eguberri on bat eta urte berri zoriontsu bat opa die.
Denborak
1- Prentsa: 1'28" - 2'59" - 4'23" - 6'05"
2- ACT: 1'25" - 2'53" - 4'20" - 5'59"