Albisteak 2016
BEREZIAK
08 Aza 2016
Beñat Egiazuk erritmoa ezartzen dio #AzaroakoPlaylistari
NT2 Hondarribiako arraunlaria den Beñat Egiazu urteko azkenaurreko hilabetearen playlistaren sortzailea da
Urtearen bukaera iristear da, baina horregatik ez dugu arraunaren munduko musikaren erritmoa galdu behar. Hilabete guztietan zehar playlist bakar bat ere galdu ez baduzu, azken hau ezin duzu galdu. Izan ere, hondarribiko arraunlari gazteak, Beñat Egiazuk, tono rockero clásico batekin #AzaroakoPlaylistari energia emateaz arduratzen da.
Horrela, Marea talde nafarra Hondarribiko arraunlariaren playlistean gehien nabarmentzen den musika banda da, izan ere, "Que se joda el viento", "La rueca" eta "El perro verde" klasikoek zerrenda honetan bere espazioa dute. Mareaz gain, Berri Txarrakeko hirukoteak ere garrantzi handia du Beñaten eskema rockeroan "Denak ez du balio", "Iparra galdu: Hegora joan", "Bisai berriak", "Jaio.Musika.Hil" eta "Poligrafo bakarra" abestiekin.
Rockaz gain, NT2 Hondarribiako arraunlariak Ruper Ordorikaren "Zaindu maite duzun hori" eta Mikel Urdangarinen "Badira hiru aste" kanta mitikoak ere zerrendan uztartzen ditu, bilduma musikalari zentzu sentimental bat ezarriz.
The temper trapen "Sweet disposition" kantarekin eta Fuel Fandangoren "Little Pain" abestiarekin zerrenda musika genero ezberdinarekin isten du, #AzaroakoPlaylistean aniztasun musikala ezarriz.
Animatu zaitez eta eman play musika zerrenda berri honi!