Albisteak 2016

BEREZIAK

29 Ira 2016

Emozioz gainezko 200 segundu

Emozioz gainezko 200 segundu

2016. urtea momenturarte arraunaren munduan bizitako ligarik emozionanteenetariko bezala gogoan izango da

2016ko San Miguel Ligan eta Euskotren Ligan gertatutakoaz hoberen deskribatzen duen hitza emozioa da. Izan ere, gizonezkoen zein emakumezkoen ontziek, kilate handiko ikuskizuna eman dute. Denboraldia arraunaren zaletuak hitzik gabe utzi zituen estropada eremu berri batean asi zen, Sevillan hain zuzen, eta 19 jardunaldiren ostean bukaerara iritsi zen amaiera apoteosiko batekin.

Emozioa ez zen CaixaBank Koroaren lehian soilik zentratu. Patroi Onenaren CaixaBank Saria, maila jeitsiera matematikoak, playoffak eta bigarren txandak hamalaugarren edizio honetako puntu interesgarrientakoak ere izan dira. Edizio bat, non bi talde dominatzaile nagusiak izan dira. NT2 Hondarribia, denboraldiko lehen erdian, eta Urdaibai Avia, denboraldiko bigarren erdian, gainontzekoak baino puntu bat gorago zeudela ziurtatu zuten. Denboraldiko azken partean, ‘Bou Bizkaiako’ arraunlariak ‘Ama Guadalupekoa’ ontzia baino gehiago izan ziren eta euren bostgarren CaixaBank Koroa lortu zuten. Bostgarren garaipena izanik, Koroa Bermeotarren jabetzan geratu zen. Talde bat soilik izan zen gai bi ‘oilarren’ garaipenen bolada hausten. Izan ere, San Juan Iberdrolak, arroxa kolorea hedatzea lortu zuen Zierbenan jokatutako Petronor Banderan, garaipenik gabe zuten sei urteko lehorteari amaiera emanez.

Hala ere, dena ez da biren arteko lehia izan. Bigarren txanda berdinduenean aritu diren Orio Babyautok, Tiran Pereirak, Astillerok eta Cabok izugarrizko momentuak utzi zituzten. Tripulazio bakoitzak denboraldiko unea batean txandan nagusitzea lortu izan du, baina aurkariak beti hurbil izan dituzte, hain hurbil non milesimek urrearen balioa zuten.

Azkenik, Zumaia lehiatu baten jeitsierarekin batera, playoff liluragarri baten unea iritsi zen eta bertan, Ondarroa AEk eta sorpresa izan zen CR Aresek, 2017ko San Miguel Ligarako plaza lortu zuten. Bestalde, onenen artean lau denboraldi zeramatzan Portugalete Eulenek ere agur esan zion ohorezko mailari. Emakumezkoetan, San Juan Iberdrolak eta Hibaika Jamones Ancinek jardunaldi guztietan izugarrizko lehia izan zuten, baina azkenean Euskotren Liga 'Batelerak'en eskuetan erori zen.

200 segundutan 2016. urtean bizitutako emozioa uztartzen saiatu dugu. Denboraldi berriaren atzerakontua hasiberri da.
 

Itzuli