Albisteak 2015

BEREZIAK

29 Aza 2015

Festa gustuko estropada

Festa gustuko estropada

Prentsako traineruak bandera eraman du polimikarekin eta  6'03" denborarekin, ACTkoa ordea, 6'08" marka lortu du

Pasaiak gaur goizean San Miguel Liga eta Euskotren Ligako berriak eramaten dituzten kazetarien eta ACTko zuzendarien arteko estropada berezi bat izan du. Beroketa egin eta gero, traineruak prestatzera abiatu dira. Ontziratzea eta gero, bi traineruek berotze ariketak egin dituzte. 10.45ak aldera, Joseba Clavijo eta Gontzal Ugarte epaileek irteera eman dute estropadari eta Prentsak bere branka erakutsi nahi izan du. Bi traineruak ez dute estropadaren erritmoa galdu eta lehenengo zatian parez pare joan dira. Azkenengo ziabogan, Prentsako traineruak mugimendua polemiko bat egin eta gero, bere erritmoa ezarri du eta aldea hartu du garaipena lortuz 6'03" denborarekin. ACTkoek, bestalde, 6'08" marka egin dute. Hala ere, ACTko trainerutik estropada impugnatu dute, baina bandera jada kazetarien beira-arasan dago. 

Traineru garailean Alfonso Herrán, Jokin Victoria de Lecea, Iñigo Goñi, Martin Andueza, Xabi Larrañaga, Xabi Zubiri, Ane Pescador, Borja Olazabal, Aitor Celada, Ignacio Atorrasagasti, Oier Martínez, Aitor Manterola, Maixabel Aizpuru eta Inder Paredes. ACTkoan berriz, Joserra Garate, Eugenio Fernández, Juan Mari Etxabe, Ainhoa Iñiguez, Jokin Amilibia, Irati Iñarra, Joserra Barbazan, Mikel Rubio, Haizea Fernández, Elena del Hoyo, Javi Rivero, Andoni Moriano, Mailen Arrazola eta Nerea Pérez aritu dira. Jardunaldia bukatzeko, San Juan Iberdrolako egoitzan hamaiketako bat egin da eta ACTko presidenteak, Pedro Andueza, bere zuzendaritza batzordearekin, bertaratu diren guztiei eguberri on bat eta urte berri zoriontsu bat opa die. 

Denborak

1- Prentsa: 1'28" - 3'01" - 4'23" - 6'03"
2- ACT: 1'25" - 2'53" - 4'35" - 6'08" 

Itzuli