Albisteak 2015

BEREZIAK

26 Aza 2015

Bueltan da Prentsa eta ACTren arteko estropada!

Bueltan da Prentsa eta ACTren arteko estropada!

Igandean 10.30tan, Pasaiako portuan, kazetarien eta Elkarteko zuzendarien arteko estropada jokatuko da

Igandean, 10.30tik aurrera, Pasaiko Portuak estropada berezi bat izango du. Prentsak eta ACTren arteko arraun lehia berriz antolatuko da eta bi traineru hauek garaipena eskuratzea ahaleginduko dira. Iaz, ACTrentzat izan zen garaipena, 15 segundutako abantaia lortu eta gero. Prentsako ontzia San Miguel Liga eta Euskotren Liga segitzen duten kazetariz osatuta egongo da. Besteak beste Borja OlazabalAlfonso HerránXabi LarrañagaIñigo GoñiJokin Victoria de Lecea edo Aitor Manterola arraunean arituko dira. 

Beste aldean, ACTko kluben zuzendariak eta Elkaterko langileak egongo dira. Juan Mari EtxabeEugenio FernándezMikel RubioJokin AmilibiaXabi Arraras edo Andoni Moriano bertan izango dira. Estropada eremua Pasaiako Portuan kokatuta egongo da eta irteera eta helmuga San Juan klub berriaren parean ipiniko da. Bi traineruek lau luzeetako lan bat bete beharko dute, hiru ziabogekin, eta guzti hau balioko die jakiteko, neurri txiki batean, zer bizitzen dute arraunlariek denboraldian zehar. 

Itzuli