Albisteak 2014

BEREZIAK

20 Aza 2014

Getxo, Europako kirolen erreferentzia-puntua

Getxo, Europako kirolen erreferentzia-puntua

Bizkaiko herriak 2014ko Kirolaren Europako Hiririk Onenaren saria jaso du eta Guimaraesen lekukoa hartzen du

Getxo ibilbide arrakastatsu batean murlgilduta dabil eta iaz, Europako Kirol Hiriburua izendatua izan bazen, aurten Kirolaren Europako Hiririk Onenaren garaikurra lortu egin du, ACESek (Europako Kirol Herrien Elkartea) konfirmatu zuen bezala. Ildo hontatik, elkarteko presidenteak, Gian Francesco Lupatellik dio “Getxo, kirolak dauzkan propietate osanguarrien adibide garbi bat da”.

17 herri hautagai zeuden garaikur hau lortzeko baina, azkenean, Bizkaiako kostako herrira joan da, Guimaraesen lekukoa hartuta. Getxoko alkateak, Imanol Landa, eskertu nahi izan du “klub eta elkarte guztiei, beraiek protagonista nagusiak baitira”. Bestalde, Álvaro Gonzálezek, kiroletako zinegotzia, aipatu du “Getxo Kirolak, beste 130 klub, erakunde eta elkarteekin bat, 300 saioak antolatu ditu 50 kirol modalitatetan. Hauetan, 40.000 pertsonek parte hartu dute”,

Horiek horrela, ACT Elkartetik zorionik beroena bidali nahi diogu Getxori. Eta honekin, gogoratu nahi dugu, Getxok, Getxoko Estropaden Ikurrinarekin, San Miguel Ligan eta Euskotren Ligan bere sorreratik presente dagoela. 

Itzuli