Albisteak 2010

LEHIAKETA

22 Aza 2010

ACT ELKARTEAK KIROL LEHIAKETAREKIN DUEN KONPROMISOA SAKONDU DU

ACT ELKARTEAK KIROL LEHIAKETAREKIN DUEN KONPROMISOA SAKONDU DU

Azaroaren 19 eta 20an ACT elkartearen 2010 urteko seigarren Batzar Orokorra egin da Bilboko Hesperia Zubialde Hotelean. Era berean, hurrengo denboraldiari begira egin daitezkeen arau aldaketa proposamenak aztertu ziren beste Ezohiko Batzar batean.

Ohiko Batzarrean ondoko gaiak nabarmendu dira:

- Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena. Batzar hori Bermeon egin zen, irailean.

- Zuzendaritza Batzordeak kudeaketa kontuen berri eman die bazkideei, horien artean 2010 urteko laugarren hiruhilekoko gai ekonomikoen berri

- ACT elkarteak San Miguel Liga Bordelen has dadin egindako proposamena onartu da. Oniritziaren ostean, elkartea lehiaketa Akitaniako hiriburuan hasteko xehetasunak lotzen hasi da.

- Elkarteak balizajeaz arduratuko den enpresa bat bilatzea erabaki du, 2011 denboraldiko San Miguel arraun ligako beharrak ase ditzan. Klubek arraun eremuek duten garrantzia eta lehiaketa bermatzeko beharra baloratu dute.

- Estropada kopurua 12tik 14ra igoko da. Larunbatetako irteera ordena estropada hasi aurretik liga erregularreko sailkapena aintzat hartuta erabakiko da. Igandeko estropadako irteera ordena bezperako estropadako sailkapena aintzat hartuta erabakiko da, kasu guztietan: bai estropada hiru txandatan jokatzen bada, baita erlojupekoan jokatzen bada ere.

- Azkenik, Caja Madrid etxeak, arraun lehiaketako babesle nagusietakoak, bere babesa bertan behera uztea erabaki duela jakinarazi zaie bazkideei, enpresa-estrategia dela-eta. ACT elkarteak azken hiru urteetan emandako babesa eskertu nahi du, eta bide batez, Madrilgo bankua ordezkatuko duen babesleren baten bila ari dela dagoeneko. Oraingoz, egindako lanek ez dute fruiturik eman.

Itzuli