Albisteak 2010

LEHIAKETA

05 Urr 2010

AITOR CARRILLO, 2010 DENBORALDIKO PATROI ONENA

AITOR CARRILLO, 2010 DENBORALDIKO PATROI ONENA

Caja Madrid etxeko Iñaki Marcos Jaunak 3.000 euroko txeke bat eta denboraldi honetako Patroi Onenaren trofeoa eman dizkio garaileari

Astearte honetan, arratsaldeko 8retan, 2010 denboraldiko Patroi Onenaren Caja Madril sari banaketa ekitaldia egin da Zarauzko Ondartza elkartean. Joseba Amunarrizek, Hondarribia Orsa klubeko patroiak, iazko denboraldiko patroi onenaren garailea izan zela zioen saria bueltatu du, eta erreplika bat jaso Caja Madril etxeko Iñaki Marcos jaunaren eskutik. Ondoren, Marcos Jaunak 3.000 euroko txeke bat eta denboraldi honetako Patroi Onenaren trofeoa eman dizkio garaileari, Orio Amenabarreko Aitor Carrillo patroiari. Ekitaldian izan dira, era berean, Caja Madrid etxeko Santiago Gil de la Rosa ordezkaria, baita komunikabideetako ordezkari batzuk eta beste klubetako patroiak ere. Carrillok 21 puntu lortu ditu Patroi Onenaren sailkapenean, bigarren postuan geratu den bikoteak lortutako puntu kopuru bera (Urdaibaiko AsierArego eta Lur Uribarren). Hirugarren postuan sailkatu da Pedreñako Borja Gomez patroia, 17 punturekin.

Sari banaketa Caja Madril etxeak patroiak omentzeko urtero ospatzen duen ekitaldia da.

Patroi onenaren saria ahalik eta modu zintzoenean erabakitzen da, eta horrela izan dadin, honako datu hauek hartzen dira GPS sistemaren bitartez:

1-) Ontziek parte hartzen duten txandan guztira egiten duten metro kopurua.

2-) Ziaboga egiteko ematen duten denbora.

Lehen neurketak distantzia laburrena zein patroik egiten duen argitzen du. Bigarrenak, ziaboga egiten pasatzen duen denbora. Horretarako, kronometroa martxan jartzen da balizan sartu baino 50 bat metro lehenago, eta ziaboga egin eta 50 bat metro geroago geratu. Datuak ontzia ziaboga egiten hasi denean daraman abiadura, ziaboga hori egiteko modua eta ziabogatik irteteko unean daraman abiadura adierazten du

Itzuli