Albisteak 2025

ELKARTEA

29 Mar 2025

Bilbok emango dio hasiera Eusko Label Ligari eta Euskotren Ligari

Bilbok emango dio hasiera Eusko Label Ligari eta Euskotren Ligari

2025 denboraldiko egutegia eta aurrekontua onartu ondoren, hasi da atzerako kontaketa.

ACT gaur goizean bildu da Bermeoko Arrantzaleen Museoan 2025ko bere hirugarren Ohiko Batzarra egiteko. Hitzordu horretan, puntu aipagarrienak 2025eko aurrekontua eta Elkarteak antolatutako bi Ligetako lehiaketa-egutegia onartzea izan dira.

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga uztaileko lehen asteburuan hasiko dira Bilbon eta Sestaon, eta beste denboraldi batez, 4 hitzordu izango dira Galiziako lurraldean. Kantabriak ere bere lekua izango du 2025eko egutegian, uztailaren 27an Castro Udrialesen, CaixaBank banderarekin.

Ligek Bilbon emango diote hasiera 2025eko denboraldiari uztailaren 5ean. Asteburu horretako bigarren jardunaldia Sestaon jokatuko da. Pasai Donibaneko estropada uztailaren 19an jokatuko da eta denboraldiko bigarren erlojupekoa izango da, 2 luzetara. 

Galiziara, berriz, abuztuaren 9an eta 10ean bidaiatuko dute estreinakoz Eusko Label eta Euskotren Ligek aurten. Larunbatean Barbanza Arousa Udal Mankomunitatearen Bandera jokatuko da Pobra do Caramiñalen. Igandean Boiron jokatuko da estropada. 

Zarauzko Ikurriña abuztuaren 16an eta 17an jokatuko da, eta iaz hasitako bideari jarraituz, Euskotren Ligaren 16 jardunaldiak bermatu dira. Hortaz, aurten Euskotren Ligaren azken asteburua Ondarroan eta Getarian jokatuko da, abuztuaren 23an eta 24an.  Bigarrenez abuztuaren 30ean eta 31ean lehiatuko dira traineruak Galizian. Eusko Label Ligako 17. eta 18. jardunaldietan. Play Offeko bi jardunaldiak eta Eusko Label Ligako amaiera irailaren 20an eta 21ean jokatuko dira, Bermeon eta Portugaleten. 

Itzuli