Albisteak 2024

LEHIAKETA

15 Ira 2024

Astillero eta Zumaia arituko dira Euskotren Ligan datorren denboraldian

Astillero eta Zumaia arituko dira Euskotren Ligan datorren denboraldian Astillero eta Zumaia arituko dira Euskotren Ligan datorren denboraldian

Kantabriako eta etxeko trainerua izan dira azkarrenak Portugaleten jokatu den play offeko bigarren jardunaldian.

Astillero eta Zumaia arituko dira Euskotren Ligan datorren denboraldian. Gaur jokatu da Portugaleten play offaren bigarren jardunaldia: Astillero izan da guztietan azkarrena eta Zumaiak lortu du bigarren postua. Kantabriarrek 10:42.60ko denboran amaitu dute estropada eta Zumaiak, berriz, bi segundu gehiago behar izan ditu. 8 puntu eta 6 eskuratu dituzte, hurrenez hurren, bi jardunaldiaetan, eta hala haiek arituko dira datorren urtean arrauneko gorengo mailan.

Hirugarren eta laugarren postuan postuan Chapelak eta Cabok amaitu dute gaur. Traineru irabazleak baino 4 eta 20 segundo gehiago behar izan dituzte, eta 4 eta 2 punturekin amaitu dute playoffa.

 

San Juan eta Ares igo dira Eusko Label Ligara 

San Juan eta Ares igo dira Eusko Label Ligara, gaur Portugaleten lehen bi postuetan amaitu ostean. San juan izan da traineru guztietan azkarrena, 19:41.42ko denboran gelditu dute kronoa eta Ares heldu da bigarren, 8 segunduko atzerapenarekin. Atzoko eta gaurko jardunaldiak kontuan izanda, bi traineru horiek 9 punturekin amaitu dute playoffa eta datorren urtean haiek arituko dira lehen mailan.

Portugaleteko uretan, Itsasoko Amak garaileek baino 17 segundo gehiago behar izan dituzte estropada amaitzeko; San Pedro 20 segundu geroago ailegatu da; eta Chapela, berriz, 37 segundoko atzerapenarekin. Gauzak hala, santurtziarrek 6 punturekin amaitu dute play offa; San Pedrok 4rekin; eta Chapelak, ordea, 2rekin.

Itzuli