Albisteak 2024

LEHIAKETA

07 Uzt 2024

Arraun Lagunakek erdietsi du IV. Edinor Bandera

Arraun Lagunakek erdietsi du IV. Edinor Bandera Arraun Lagunakek erdietsi du IV. Edinor Bandera

Liderrak zortzi segundoko errenta atera dio Tolosaldeari.

Arraun Lagunakek erdietsi duI IV. Edinor Bandera, laugarrena segidan Euskotren Ligan. Andrea Astudillo Zierbenarra izan dute beste behin lemazain, eta patroiak herrikideen aurrean garaipena lortu du, 10:41,82ko denboran helmugaratuta. Gainontzeko hiru traineruak elkarrengandik oso segidan gelditu dute kronoa: Tolosaldeak Arraun Lagunakek baino 7 segundu geroago, Oriok 8 segunduko diferentziaz eta Donostiarrak 9 segunduko atzerapenarekin.

Lehen pstuan jarraitzen du beraz Arraun Lagunakek Euskotren ligan,  32 punturekin. Bigarrenak tolosarrak dira 27 punturekin, hirugarrenak oriotarrak 25ekin eta laugarren postuan donostiarrak daude 20rekin.

Urdaibaik irabazi du XLI. Petronor Bandera 

Urdaibaik irabazi du Zierbenan XLI. Petronor bandera, 19:41,52ko denboran helmugaratuta. Ama Guadalupekoak hirugarren luze azkar bat egin du, baina ez da nahikoa izan liderra garaitzeko eta bigarren postuan heldu da, Gorka Aranberriren mutilak baino 7 segundo geroago. Hirugarrena etxeko trainerua izan da, 19:52,56ko denboran gelditu dute kronoa eta oriotarrak izan dira laugarren, bermeotarren traineruarekiko 15 segunduko diferentziaz.

Ondorengoa da momentu honetan sailkapen orokorra Eusko Label Ligan: Urdaibaik 48 puntu ditu, Zierbenak 41, Hondarribiak 40 eta Oriok 36

Itzuli