Albisteak 2024
LEHIAKETA
06 Uzt 2024
Arraun lagunakek bandera irabazi du Donostian
Hirugaren garaipena dute segidan donostiarrek.
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako hirugarren bandera erdietsi du etxean, VIII. Fabrika Bandera. Estropadako lehen kalea tokatu zaio Andrea Astudillok gidatutako traineruari, baina azkarrena izan da proba osatzen (12:53,38). Tolosaldea asko hurbildu zaio liderrari ziabogaren ostean, baina 7 segundu geroago ailegatu da azkenean, eta jarraian, 3 segundutara heldu dira Oriotarrak. Laugarren postua donostiarrarentzat izan da, 13:23,74ko denboran amaitu dute.
Arraun Lagunankek 36 puntu ditu Euskotren Ligako saikapenean, Tolosaldeak 20 ditu, Oriok 19 eta Donostiarrak 15.
Bermeotarrek hirutik hiru
Bermeotarrek hirutik hiru bandera poltsikoratu dituzte dagoeneko Eusko Label Ligan. Fabrika Banderaren XVI. edizioa zegoen gaur jokoan, eta Lehen luzetik lortu dute aldea Gorka Aranberriren mutilek. Estropada osatzeko 21:22,33ko denbora behar izan dute, eta bigarren sailkatuari, Zierbenari, 19 segundo atera dizkiete. Hirugarren postua hondarribiarrentzat izan da, 32 segundu geroago gelditu du kronoa Ama Guadalupekoak, eta, laugarrenak, berriz, oriotarrak, 22:04,97ko denboran amaitu dute.