Albisteak 2020

ELKARRIZKETAK

03 Uzt 2020

Zerua berriro ukitzea

Zerua berriro ukitzea

Igor Makazagak banderengatik lehiatu nahi du Eusko Label Ligako denboraldi berri honetan

"Denontzako atipikoa izan den udaberri" honen ostean, Donostiarra Amenabarren taldea lanera itzuli da traineruan. Igor Makazaga entrenatzailearen ustez, "Bilakaera oso ona izan dute". Sanjuandarraren hitzetan, "Ez da bat-bateko aldaketarik izan"plantillan, eta iazkoaren 3/4k jarraitzen dute.

Iragan denboraldian "eskuekin zerua ukitu" zuten Getxoko estropadan garaipena lortu ostean. Gipuzkoako taldeko entrenatzaileak "errepikatzeko, irabazteko eta onenekin borrokatzeko gosea" erakutsi nahi du. Euren helburua "ohorezko txanda borrokatzea" da, pasa den udaran helburu horretatik oso gertu geratu eta gero.

Aurkariei dagokienez, Makazagak GO fit Hondarribiaren, Orio Arraunketa Elkartearen eta Santurtzi Transportes eta Grúas Aguadoren ahalmena azpimarratu du, baina "zenbat eta talde gehiago batu banderen borroka honetan", orduan eta hobea izango dela gaineratu du.

Itzuli