Albisteak 2021
ELKARTEA
23 Urt 2021
Borja Rodrigo, ACTko presidente berrautatua
Bizkaitarrak hirugarren legealdia hasi du Elkarteko buru gisa
Gaur goizean egin dute Elkarteko bazkideek 2021eko lehenengo Batzarra. Hitzordu hori telematikoki egin da, eta gainerakoen gainetik bi puntu nabarmendu dira. SD Tiran ofizialki onartu dute Elkarteko kide berri gisa, irailean egindako playoffean bere tokia lortu ostean. Galiziarrak, ACTko bazkide sortzaileak, Eusko Label Ligara itzuliko dira, arrauneko elitean bi denboraldi eman ondoren. Hori dela eta, SDR Kaiku AKk elkarteko bazkide izateari utzi dio, ahalik eta lasterren arraunaren maila gorenera itzultzeko asmoarekin.
Bestalde, Borja Rodrigo berrautatu dute ACTko presidente gisa datozen bi denboraldietarako. Rodrigorekin batera Txema Vizcaino diruzaina, Pedro Olmedillo, idazkaria eta Jon Artola batzordekidea izango dira Zuzendaritzako kideak. Horrela, bizkaitarrak hirugarren legealdiari hasiera emango dio gaurtik aurrera.