Albisteak 2023

BEREZIAK

01 Uzt 2023

Hemen da TOUR CORONA CAIXABANK

Hemen da TOUR CORONA CAIXABANK Hemen da TOUR CORONA CAIXABANK

Bi lehiaketetako garaikurrak FAN ZONEn izango dira denboraldiko 20 jardunaldietan

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga itzuli dira, eta haiekin batera gure ZALEEN GUNEA ere bueltan da. Uda honetan izango ditugun 20 hitzorduetan, zaleek euren espazio erreserbatua izango dute estropaden eremutik gertu. Estropada osoa xehetasunez jarraitzeko pantaila handiaren bidez, Eusko Label eta Keler produktuak dastatzen diren bitartean. Dagoeneko esperientzia paregabea den arren, bi lehiaketetako irabazleek eramango dituzten garaikurrekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango dute. Bi garaikurrekin, CaixaBank Koroa eta Euskotren Trofeoa gertutik ikusi eta haiekin argazkia ateratzeko aukera izango dute zaleek finantza-erakundeari esker.

Asteko sariak
Denboraldi honetarako nobedadeari dagokionez, CaixaBankek bi VIP SARRERA zozketatuko ditu astero hurrengo igandeko jardunaldirako, jardunaldi bakoitzeko porra asmatzen duten guztien artean. Estropada eguneko goizeko 10:00etan, ACTko sare sozialetan post bat argitaratuko da Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako jardunaldi bakoitzeko irabazlea zein den asmatzeko. CaixaBanki eta ACTri sare sozialetan jarraituz, eta asmatuz gero joan nahiko zenukeen lagun bat aipatuz, #RemaConCaixaBank traola erabiliz, astearteetan hurrengo igandeko jardunaldirako egingo dugun zozketan sartuko zara. Zenbat eta iruzkin gehiago egin, orduan eta aukera gehiago izango duzu irabazteko eta arraunaz zuzenean gozatzeko.


 

Itzuli