Albisteak 2024

LEHIAKETA

27 Eka 2024

Guztia prest 2024ko denboraldiari hasiera emateko

Guztia prest 2024ko denboraldiari hasiera emateko

Larunbat honetan Euskotren Ligak eta Eusko Label Ligak estatxak askatuko dituzte. Emakumezkoen lehen txanda 17:25ean hasiko da.

2024an ere Coruña izango da Eusko Label eta Euskotren Ligei hasiera emango dien hiria. Bandeira Cidade da Coruña izango da aurtengo egutegiaren lehen data. Euskotren Ligak, 2 jardunaldi gehiago izango ditu, guztira 16 eta Eusko Label Ligak, berriz, 20. Emakumezkoen lehiaketako 8 traineruek eta gizonezkoen lehiaketako 12 traineruek, dena emango dute denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko.

Gaur goizean VII. Eta VIII. Bandeira Cidade da Coruña aurkeztu dira hiriko Udaletxean, eta bertan izan dira Gonzalo Castro, A Coruñako Concelloko Kultura Zinegotzia eta Marian Bernal, ACTko Marketineko arduraduna.
Gonzalo Castro Kultura eta Turismo zinegotziak banderen lehiak hirian izango duen eragin positiboa azpimarratu du, "A Coruñarentzat kirol pizgarri handia delako eta, aldi berean, urtez urte ekitaldi handiak hartzeko dugun gaitasuna azaltzen duelako".

"Pozik gaude beste urtebetez A Coruñara itzultzeagatik. Zortzi urte dira jada banku finkoko arrauneko tripulaziorik onenak Riazorreko uretan ibiltzen direla. Estropada eremua erreferentea da ACTrentzat ", nabarmendu du Bernalek.

Aurkezpenaren ostean, txanden zozketa
Bandeiraren aurkezpena eta gero, ohikoa den txanden zozketa egin da. Mekanika hau jarraitzen den azken aldia da, izan ere, hurrengo urtetik Aurrera, aurreko urteko sailkapenaren araberakoa izango da txanden osaera.

Gauzak horrela, Euskotren Ligako lehen txanda, 17:25ean hasiko da eta SD Tiran Pereirak, Donostia Arraun Lagunakek, CR Cabo da Cruzek eta Orio Orialkik osatuko dute. Bigarren txanda, aldiz, Tolosaldea Arraun Klubak, Hibaika Jamones Ancinek, Hondarribia Bertako Igogailuakek eta Nortindal Donostiarrak beteko dute, 17:48an hasita.

Gizonezkoen lehia 18:21ean hasiko da eta Eusko Label Ligako lehen txanda San Pedro-Harri, Orsa Hondarribia, Kaiku Berez Galanta eta Lekittarra Elecnor egongo dira bertan. Irteera lerroan izango diren hurrengo lau traineruak Zierbena Bahias de Bizkaia, CR Cabo da Cruz, Amenabar Donostiarra eta Orio Orialki izango dira, 18:50ean. Azkenik, hirugarren txandako partehartzaileak 19:19an hasiko dira lanean eta CM Bueu-Simei, Ondarroa Kide, Bermeo Urdaibai eta Getaria izango dira jardunaldia ixteko arduradunak.
 

Itzuli