Albisteak 2019
LEHIAKETA
17 Abu 2019
GO fit Hondarribiak eman du lehen golpea
‘Ama Guadalupekoak’ abantaila hartu du XLII Zarauzko Estropaden lehen jardunaldian eta Orio Babyautok berea egin du Euskotren Ligako estropadan
GO fit Hondarribiaren garaipen handia Zarautzeko uretan 19’42”32ko denborarekin, 4”36 abantaila lortuz biharko Santurtzi Iberdrolarekiko. Arkaitz Diazek CaixaBank Patroi Onenaren maillota mantentzen du 13 punturekin, Borja Diazekiko 2 puntuko aldearekin. Eusko Label Ligako Sailkapen Nagusiari dagokionez, Orio Babyautok lehen postuan jarraitzen du 164 punturekin, eta Santurtzi Iberdrola dago bigarren postuan 149rekin.
GO fit Hondarribiak lortu du garaipena ohorezko txandan, bigarren luzearen erdialdetik aurrera estropadaren lidertzan jarri ondoren. ‘Ama Guadalupekoa’ren denbora 19’42”32koa izan da, 4”36ko aldea ateraz Santurtzi Iberdrolari. Orio Babyauto izan da hirugarren 19’47”02eko denborarekin eta Zierbena Bahías de Bizkaia laugarren izan da bkidasoarrengandik 8”84ra.
Urdaibai Aviak estropada ona erdietsi du 19’54”23rekin bigarren txanda irabaiz eta bostgarren postua eskuratuz. Ondarroa Cikautxo seigarren izan da 20’01”51ko denborarekin eta Donostiarrak lortu du zazpigarren postua 20’13”31rekin. Bederatzigarren postua izan da Caborentzat, proba 20’19”57rekin amaituz.
Kaikurentzat garaipena lehenengo txandan 20’14”28rekin zortzigarren postua lortuz. San Pedrok Astillero Repsol Electricidad y Gasi puntu bat jan dio gaur bederatzigarren postua lortuz 20’22”60rekin, 23”30eko aldea ateraz kantabriarrei. Lekittarra Elecnorrek itxi du gaur estropada garaileengandik 57”82ra.
Orio Babyautok abantaila hartu du
Orio Babyautoren ‘Txiki’-k eman du gaur lehenengo golpea Zarauzko XI. Ikurriñaren lehenengo jardunaldia garaipena lortzen 20’14”28ko denborarekin. Donostia Arraun Lagunak izan da bigarren garaileengandik 2”63ra. Donostiarra hirugarren postual sailkatu da 11’04”60rekin eta Hondarribia Bertako Igogailuakek itxi du estropada oriotarrengandik 21”ra. Euskotren Ligako lidertza erabakita, bihar Nadeth Agirre autoritateen barkura igoko da txapelketako Patroi Onenaren maillota janztera eta, bere taldekideekin batera, Euskotren Garaikurra jasotzera.
Bigarren jardunaldia bihar
Estropaden emozioa bihar bueltatuko da Zarautzera XLII Zarauzko Estropaden eta Zarazuko XI. Ikurriñaren bigarren jardunaldia lehiatzeko 11:40etatik aurrera.