Albisteak 2024
LEHIAKETA
11 Abu 2024
Arraun Lagunakek irabazi du Gertu Eraikuntzako Bandera
Andrea Astudillok gidatutako traineruak 14tik 14 bandera eskuratu ditu Euskotren Ligan.
Arraun Lagunakek irabazi du Gertu Eraikuntzako Bandera, Pasai San Pedron. Gaurkoan, bi ziaboga eta hiru luzeko lana osatu behar izan dute arraunlariek eta ‘Lugañene’ traineruak 10:42.40ko denboran amaitu du estropada. Oriotarrak izan dira bigarrenak, liderrak baino 8 segundo gehiago behar izan dituzte; Donostiarrak 12segundoko aldearekin gelditu dute kronoa; eta Tolosaldeak, berriz laugarren amaitu du 10:56.74ko denboran.
Euskotren Ligako sailkapenean aurkariekiko tartea areagotzen jarraitzen du Arraun Lagunakek eta gaurko estropadaren ostean 112 puntu ditu. Tolosaldea bigarren dijoa 84rekin, Oriok 82 ditu eta laugarrenak, Donostiarak, 81.
Pasaia San Pedroko garaipenarekin Bermeo Urdaibaik lidergoa sendotzen jarraitzen du
Bermeo Urdaibaik Eusko Label Ligako lidergoa sendotzen jarraitzen du, gaur ere bera izan baita garailea Pasaia San Pedron. Ezohiko estropada jokatu da: batetik, bero handiei aurre egin behar izan diete arraunlariek, eta, bestetik, 5 ziaboga eta 6 luzeko lanak izan dituzte. Liderrek 20:02.74ko denboran gelditu dute kronoa, bigarren gelditu den Donostiarra baino 5 segundo azkarrago eta hirugarren izan den Orio baino 6 segundo lehenago. Laugarren sailkatua Zierbena izan da, eta 20:19.88ko denbora behar izan du estropada amaitzeko.
Eusko Label Ligako sailkapeneko lehen koskan, 161 puntu ditu Bermeo Urdaibaik; 145 eskuratu ditu Zierbenak, Donostiarrak 128, eta Hondarribiak, berriz, 124.