Albisteak 2018

ELKARTEA

19 Api 2018

Berdintasun arraunkadak Euskotren Ligan

Berdintasun arraunkadak Euskotren Ligan

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailburuak eta Borja Rodrigok,  ACT-ko lehendakariak emakumeen ligako akordio berria errubrikatu dute

Aurtengo denboraldian Euskotren Ligak 10 edizio beteko ditu. Emakumeen liga 2009ko uztailaren 11an hasi zen O' Groven burutu zen estropada batekin. Bertan, Gipuzkoako selekzioak Galizikoari garaitu zion. Handik geroztik, emakumeek milaka arraunkada eman dituzte Euskotrenen babespean, beti ere berdintasunaren alde pauso txikiak emanez. Aurten, aldiz, pauso hauek handitu egingo dira.

Akordio berri honen sinadurak hainbat berrikuntza ekarriko ditu aurtendo ligara. Hasteko, egutegian aldaketa nabarmen bat egongo da, Euskotren Ligan zortzi estropada jokatzetik 14 jokatzera pasako dira. Euskotren Liga playoff batekin hasiko da ekainaren 30ean Portugaleten eta uztailaren 1ean Zierbenan, Petronor Bandera jokoan delarik. Hemendik aurrera lau trainerurik onenak udako protagonistak izango dira hainbat tokitan, A Coruñan, Donostia, Getxon edota Costro Urdialesen esaterako. Amaitzeko, ligako garaileak nortzuk diren Zarauzko estropadan jakingo da abuztuak 18 eta 19an.

Egutegiaz gain, arautegian ere aldaketa ugari egongo dira, hauek laster ezagutuko ditugu. Azkenik, emakumeen sariak estropada bakoitzaren amaieran banatuko dira, Eusko Label Ligan gertatzen den modura. Orain arte hau modu ezberdin batean egin da, eta Euskotren Ligako sarian denboraldi amaieran banatzen ziren.

Akordio berri honen errubrikan, Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailburuak, Borja Rodrigo,  ACT-ko lehendakaria eta Imanol Leza, Euskotreneko zuzendaria egon dira. Gainera, akordio honen testigu modura Ane Hernández, San Juan Ibedrolako arraunlaria egon da. "Akordio hau oso berri ona da emakumeen arraunarentzako, eta guri kirolari moduan aurrera jarraitzen lagunduko digu".

Itzuli