Albisteak 2018

ELKARRIZKETAK

31 Mai 2018

"Badakigu zer egin behar dugun"

"Badakigu zer egin behar dugun"

Mikel Arostegi, San Pedroko entrenatzaileak, denboraldi honetako gakoei buruz hitz egin digu, baita beraien helburu nagusienari buruz ere

Hilabete hau amaitzeko elkarrizketa berri bat dakarkizugu, oraingoan Mikel Arostegiri egin diogu, San Pedroko entrenatzaileari. Bertan bere taldea denboraldi berri honi aurre egiteko nola ikusten duen aitortu digu, beste hainbat gauzen artean.

Lehendabizi sanpedrotarren denboraldi-aurreari buruz hitz egin digu “egin ditugun jaitsieretan denetarik izan dugu, batzuk besteak baina hobeto joan dira, baino gustura nago egiten ari garen lanarekin”. Honi ondorengoa gehitu dio “aurten entrenatzen oso gustura gabiltza, taldeak aldaketak izan ditu, baina denboraldi-aurre positiboa izaten ari da”.

Bere taldeari buruz hauxe dio “arraunlari kopuru polit bat dugu, baina Eusko Label Ligan arraun egiteko kirolari indartsuak izan behar dute”. Bere lehiakideei buruz “goian betikoak egongo dira eta gero beste guztiak izango gara borrokan, batez ere San Juan Sumelec, Tirán Pereira, Kaiku Producha eta gu” dio. Aurten denboraldian debuta egingo duten taldeei buruz ondorengoa dio “ARC1-etik igo diren taldeak, Donostiarra eta Santurtzi Iberdrola, oso talde indartsuak dira eta nik uste dut gu baina apur bat gorago egongo direla. Baina ez dizkiegu gauzak erraz jarriko”.

Mikel Arostegik helburu argi bat du denboraldi honetarako eta argi dauka gogor saiatuko direla hau lortzeko. “Helbururik nagusiena beti berdina da, Eusko Label Ligatik ez jaistea eta estropadetan disfrutatzea”. San Pedroko entrenatzaileak dio bere taldean “giro polita dago eta argi daukagu egin behar duguna; gogor entrenatu eta estropada bakoitzean dugun guztia eman”.

Itzuli