Albisteak 2014

ELKARRIZKETAK

30 Api 2014

"Hainbeste parekotasuna, arraunarentzat oso onuragarria da"

"Hainbeste parekotasuna, arraunarentzat oso onuragarria da"

Mikel Orbañanos, Hondarribia Orsako entrenatzailea, bere taldeko errendimenduarekin oso pozik dago eta banderak borrokatzen egotea espero du

Hondarribia Orsak iaz denboraldi oso ona burutu zuen, bi bandera eta laugarren postuarekin San Miguel Ligan. Eta aurten, 'Ama Guadalupekoa'ren nahia dinamika horri jarraitasuna ematea izango da. "Neguan zehar oso emaitza positiboak lortu ditugu, baina honek ez du gauza handirik esaten", Mikel Orbañanosek, Hondarribia Orsako entrenatzailea, dio. "Hainbeste parekotasuna, arraunarentzat oso onuragarria da eta hauxe da San Miguel Ligako politena: edozein klubak garaipena lortu dezakela", explikatzen du. Helburu bat finkatzerakoan, "banderen borrokan sartzea eta ohorezko txandan egotea gustatuko litzaiguke".

'Ama Guadalupekoa'ren prestatzaileari, berriz San Miguel Ligari Bartzelonan hasiera ematea, oso berri positiboa iruditzen zaio. "Arrauna kanpora ateratzea eta itxura on bat ematea oso positiboa da. Iazko esperientzia oso ona izan zen eta pozik geratu ginen", Orbañanosek dio. Hala ere, hondarribiarrak denboraldi hasieran ez zekien bere etorkizuna nondik pasatzen zen. "Nik banekien hemen baino gustorago ez nintzela beste edozein taldean egongo. Baina batzuetan pentsatzen dezu zure lana monotonia batean sartu dela eta proiektuari idei berriak faltatzen zaiela", Hondarribia Orsako prestatzaileak dio. 

Itzuli