Albisteak 2019

BEREZIAK

26 Eka 2019

Lau hautagai eta garaikur bakarra

Lau hautagai eta garaikur bakarra

Asteburu honetan emango zaio hasiera Euskotren ligari, eta Donostiarra, Donostia Arraun Lagunak, Orio Babyauto eta Hondarribia Bertako Igogailuak arituko dira nor baino nor garaikur preziatua eskuratzeko
 

Joan den astean eman zitzaion hasiera Eusko Label Ligari., eta asteburu honetan, berriz, emakumezkoen lehiaketari ekingo zaio, Euskotren Ligari. Hasteko, larunbatean,  “I Repsol Electricidad y Gas Bandera” lehiatuko da Santanderren, eta igandean, aldiz, Lekeition, “III. El Correo - Kutxabank Bandera” jarriko da jokoan. 14 jardunaldietan zehar Euskotren Ligako lau hautagaiak elkarren artean lehia bizian arituko dira lehen aldiz Kauntauriko erreginak izateko. 
 
Iker Cortes Hondarribia Bertako Igogailuakeko entrenatzailearen, Santi Zabaleta Orio Babyautoko prestatzailearen, Iñaki Mendizabal Donostiarrako entrenatzailearen eta Patxi Olabe Donostia Arraun Lagunakeko prestatzailearen iritziak jaso ditugu ea talde bakoitzaren egoera nolakoa den eta denboraldiari zer traza hartzen dioten jakiteko. 

Itzuli