Albisteak 2018

BEREZIAK

07 Uzt 2018

Dopinaren aurka, formakuntza

Dopinaren aurka, formakuntza

AEPSADek kirola osasuntsu mantentzeko sistema azaldu die ACTko kideei

Jesus Alberto Muñoz-Guerra Revilla AEPSADeko Dopinaren Kontroleko Departamentuko Zuzendaria ACTko kideekin bildu da dopinaren kontrako sistema azaltzeko. Bertan, klub kideetako mediku, arraunlari eta entrenatzaileak izan dira. Jardunaldia Asanbleak duela hainbat urte hartutako erabakiaren barruan kokatzen da, ACTk kirolarien osasunaren formakuntzan egindako apostuan.

Hitzaldian bertaratutakoek kirolaren osasunaren inguruan hainbat kontzeptu eztabaidatu dituzte. Hortaz gain, hainbat zifra aipatu dira, adibidez: AEPSADek eta AVAk elkarlanean 150 kontrol baino gehiago egin zituzten 2017. urtean Eusko Label Ligan, txapelketatik kanpo zein barruan egindakoak.

 

Beste hurrats bat kirol %100 garbi eta osasun baten alde. 

Itzuli