Albisteak 2023

ELKARTEA

03 Ots 2023

"ACTren DNA inoiz baino indartsuago dago"

"ACTren DNA inoiz baino indartsuago dago" "ACTren DNA inoiz baino indartsuago dago"

Borja Rodrigok bere laugarren legealdiko gakoak aztertu ditu

Joan den larunbatean egindako batzarrean, ACTko bazkideek Borja Rodrigo hautatu zuten berriro elkarteko presidente izateko, eta, horrela, elkartearen buru gisa laugarren legegintzaldiari aurre ekingo dio. Datozen bi urteetarako, Rodrigok Pedro Olmedillok, Txema Vizcainok eta Daniel Vazquezek osatutako Zuzendaritza Batzordearen laguntza izaten jarraituko du.

Legealdi berriari begira, Rodrigo "beharrezkoa den ilusio eta motibazio guztiarekin sentitzen da, ACTren DNA inoiz baino indartsuago jarraitzen duelako, eta Asanbladaren gehiengoaren babesari esker". Presidenteak argi du, halaber, zein izango diren legegintzaldi berrirako gakoak. "Lehenik eta behin, kirol-lehiaketaren maila, bigarrenik, gurekin dauden marka publiko zein pribatuak, eta, azkenik, gure inguruan interesa pizten duen duen lehiaketa izaten jarraitzea". Emakumezkoen arraunari beharrezkoa zaion ikusgarritasuna ematea, eta Kantauri itsasoan, Euskal Herrian, Kantabrian eta Galizian zehar presentzia izaten jarraitzeaz ahaztu gabe.

Azkenik, bizkaitarrak onartu du "denboraldi berriari begira lanean hasi direla, eta espero du "publikoaren eta gure inguruko jendeak esperotako mailan egotea".
 

Itzuli