Albisteak 2022
ELKARTEA
28 Urt 2022
ACTko Batzarraren urteko lehen hitzordua
Elkarteko bazkideak bihar elkartuko dira 2022 denboraldiari hasiera emateko
Urte berria hastearekin batera, ACTko klubek ongietorria emango diote 2022. denboraldiari, ikasturteko lehen batzarra eginez.
Bileran jorratuko diren puntuen artean, SDR Kaiku AK eta Getariako AE klubak ACTko bazkide izateko onartzea nabarmentzen da, eta bazkide izaera galduko dute aldiz, SD Tiranek eta Zarautz AEk.
ACTren 2021eko ekitaldi ekonomikoaren itxiera egingo da eta Zuzendaritza Batzordeko kide berri bat ere izendatuko da Jon Artola (ZAE) ordezkatzeko.
Azkenik, Euskotren Ligaren 2023. denboraldiko Play Off sistema zehaztuko da, lehiaketa zortzi parte-hartzaileetara handitzea onartu ondoren.