Albisteak 2024
ELKARTEA
14 Abe 2024
Begirada 2025ean jarrita
ACTk larunbat honetan egin duen batzarrean bi lehiaketetako araudiekin lotutako hainbat gai eztabaidatu dira, bai eta Elkartearen alderdi ekonomikoak eta kudeaketari buruzkoak ere.
ACTek 2024ko azken ohiko batzarra egin du gaur goizean. Klubek, ekonomiarekin eta administrazioarekin lotutako alderdiak errepasatu dituzte.
Gainera, klub bazkideek indarrean dauden araudien aldaketak eztabaidatu dituzte, hala nola antolaketa-eskuliburua, diziplina-araudia edo estatutuak. Aldaketa guztiak 2025etik aurrera sartuko dira indarrean.
Era berean, bi ligetako 2025eko kirol egutegia osatzen jarraitzeko aprobetxatu da.
Azkenik, ALNrekin duen lankidetza-hitzarmena luzatzea onartu du elkarteak, eta, horrela, 2025eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.