Albisteak 2024
LEHIAKETA
19 Abu 2024
Susana García, Mugikortasun Jasangarriko sailburua, traineruen paddockean
Borja Rodrigok, ACTko presidenteak, anfitrioi lanak egin zituen eta Euskotreneko presidenteari lagundu zion arraunlariak ontziratzen hasi baino lehen biltzen diren lekuan egindako ibilbidean.
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako traineruek Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriko sailburu eta Euskotreneko presidentearen bisita jaso zuten joan den igandean. Euskotren Ligaren itxiera zela eta, Borja Rodrigo, ACTko presidentea, sailburuarekin izan zen traineruen paddockaren instalazioetara egindako bisitan. Gainera, jardunaldia hasi aurretik, familiako argazki bat egin zen, emakumezkoen lehiaketako klub guztien ordezkaritzarekin.
Euskotren Ligako bi txanden ondoren, Susana Garcia Chuecak Euskotren garaikurra eman zion Donostia Arraun Lagunak taldeari, denboraldi historiko baten ostean hirugarren liga irabazi ondoren.
Liga sortu zenetik, elkarrekin
Euskotrenen eta ACTren arteko harremana 2009 han hasi zen; izan ere, emakumezkoen liga sortu zenetik, Susana García Chueca buru duen erakundeak izena eman dio txapelketari eta tituluaren babesle nagusia izan da, emakumezkoen kirolarekin duen konpromisoa erakutsiz eta txapelketaren egonkortasuna bermatuz.