Albisteak 2024
LEHIAKETA
04 Abu 2024
Arraun Lagunak izan da Orioko txapelduna eta denboraldiko 12. txapela eskuratu du
Orioko Kanpina Bandera irabazten duen lehen aldia da Andrea Astudillok gidatutako traineruarentzat.
Arraun lagunak izan da Orioko txapelduna eta 12 dira dagoeneko Euskotren Ligan irabazitako banderak. Lehen luzean oriotarrak azkarrenak izan diren arren, ziabogaren ostean Arraun Lagunak jarri da estropadaren buruan eta 11:09.31ko denboran amaitu dituzte lanak. Tolosaldearentzat izan da bigarren postua, liderrak baino 6 segundo gehiago behar izan dituzte estropada osatzeko eta etxeko traineruak, Oriok, 9 segundoko atzerapekin amaitu du. Bigarren txandan aritu den Hondarribia izan da laugarrena, estropada 11:26:26ko denboran amaitu ostean.
Lugañene traineruak 96 puntu ditu Euskotren Ligan eta berea da lehen postua. Tolosarrak dira bigarrenak 73 rekin, Oriok 70 ditu eta Donostiarrak berriz 68.
Hondarribiak Eusko Label Ligako lehen bandera irabazi du Orion
Ama Guadalupekoak 2024ko Eusko Label Ligako lehen bandera irabazi du Orion, 20:59.62 denboran helmugaratuta. Estropada nahasia izan da gaurkoa: bigarren txandan aritu den Hondarribia izan da guztietan azkarrena, eta hirugarren eta laugarren postuak ere bigarren txandan lehiatu diren Getaria eta Lekittarra izan dira: 21:08.50 eta 21:11.08ko denboran gelditu dute kronoa, hurrenez hurren . Ohorezko txandan, okertu egin dira baldintzak eta bertan aritu direnen artean Zierbena izan da azkarrena; galipoek, ordea, Hondarribiak baino 4 segundu gehiago behar izan dituzte estropada amaitzeko.
Gaurko lehiaren ostean honela dira gauzak Eusko Label Ligan: Bermeo Urdaibaik 137 puntu ditu, Zierbenak 127, eta puntutan berdinduta daude Hodarribia eta Donostiarra 107rekin.